lunes, 25 de octubre de 2010

Irun C.F. 2 - 1 Amara Berri: Aurrera

Igandea 24, 19:30tan Gal futbol zelaian jokatutako partidua ez usteko bat izan zen. Partidu honekin 7 dira jokatutako partiduak eta 0 puntu Amara Berri taldeak lortitakoak. Jardunaldi honetarako "Animo Amara Berri!!" leloa genuen, baina zori txarrez ez zen nahikoa izan denboraldiko lehen partidua irabazteko.

Partidua 15 minutu berandu hasi zen, futbol zelaia argitzen zuen argi-dorreetako bat itzali egin bait zen partidua hasteko minutu bat falta zela. Argiak pizten hasi ziren eta horrekin batera partidua ere. Amara Berrik ireki zuen markagailua area ertzeko falta batean. Tamalez etxekoek berehala berdindu zuten partidua zelaiaren albo batetik erdiratutako falta baten ondorioz. Bigarren zutoinetik marka eskax bat egin bait genuen. Animoak ez ziren zapuztu ordea. 1-2koa egiteko aukera izan genuen eta, aukera horietako bat zutoinarekin aurkitu zen. Ondorioz 1-1ekoarekin jun ginen atsadenaldira.

Bigarren zatian, minutirik honenak izan genituen. Hori zela eta, zenbait tiro egin genituen etxekoen atera, kornerrak errematatu genituen eta beste zutoin bat eduki genuen ere! Bazirudien partidua gurea zela bainan zoririk ez genuen aurkitzen aurkariaren atean. Zutoin, langa, nahiz atezainaren gelditua izan, baloia beti kanpora desbideratua juten zen. Gora begira ari ginen. Hori dela eta kontra batean 2-1ekoa egin ziguten. Eta nahiz eta jarrera berdinarekin jarraitu, denbora asko bait zegoen partidua bukatzeko, ezin izan genuen golik sartu. Azkenaldi honetan garesti ordaintzen ditugu defenditzerako garaian ditugun abaguneak eta partidu honetan berriz ere errepikatuta ikusi genuen.
2-1 bukatu zen partidua. Galdutako beste partidu bat, buru makur jun ginen aldageletara.  Nabaria zen porrota jokalarien aurpegietan eta animoetan. Sinestezina da izaten ari garen zori txarra.

Badirudi leloak bukatu direla, baina luzea da liga. Antza denez malda gaizto bat zirudiena Everest bihurtzen ari da. Hetsitzeko eta amore emateko garaia ez da ordea, gezurra badirudi ere hasieran gaude oraindik. Hortaz, aurrera egitea ez dugu beste erremediorik. Atzera ez begiratu eta aurrera begiratu, hurrengo partiduari alegia. Ez da “animo!!” lelorik , “Aurrera” leloa baizik, aurrera aho batez, aurrera azken finean, aurrera eta aurrera. AURRERA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario